XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
JUAN PAULO II. ARGIA ETA ILUNAPoloniak Wojtyla Juan Paulo II. izateko aukeratua izateak harritu eta pozez betetzen gaitu.
Aurreko 450 urteetan Aita Santu italiarrak izan ondoren, tradizio hori apurtzeak gure txalorik beroenak merezi ditu.
Bere 58 urteek orain arte ikusi ez dugun gaztetasun bat adierazten digute.
Bera dugu mende hontako Aita Santurik gazteena eta Pio IX. bakarrik izan zen gazteagoa joan den mendean (54 urte).
Kontserbadoretzat eman dute, baina Polonian
Hau da, gotzain konferentziak, sinodoak eta CELAM (
Bera bizitzari begiratuz, jakitun, artzai eta erlijio gidari bezala agertzen zaigu.
Poloniarra, hau da, errejimen komunista duen herri katoliku batetakoa izateak esperantza bat dakarkio Elizari.
Hain zuzen, ikuspegi zabalago batetatik, aurrera jo dezake kristauen eta marxisten arteko elkarrizketak.
Mundu aberats bat (ez diruz aberatsa), orain urte batzu
Ez dago den dena eginda, baina orain arte, gizatasunez beteriko Aita Santu bat ikusi dugu, hurbilekoa, gure artekoa, ebanjelikoa, kuriapetik sortu ez dena... desberdina.
Zerbitzari,
Eta beste hau ere esan zuen:
Argi bat, esperantza bat, sortu da guregan.
Eskerrik asko.
ELIZAREN FINANTZABIDEA ZERGETAN DATZAEspaniako Estatuan Elizak izango duen finantzabidea erabakirik dago.
Agintariek, herriaren atzetik, zera erabaki dute: zergak ordaindu orduan, herritar bakoitzek bere konfesioa aitortu beharko du, ondoren Estatuak Elizei, bakoitzari dagokiona bana dezaion; hau da, Alemaniako ereduaren antzera.
Oraingoa ikusita, aurrera emandako pausu bat da.
Baina tristetu egin gaitu eta gure indartxo osoz salatzen dugu.
Ez dator bat Ebanjelioarekin, ez.
Ez da hori inondik inora lehen kristau komunitateen arteko harremana.
Behar bada, Jesusen Jarraitzaileren batek, bere zergen berri eman orduan, ez du erlijioari dagokionik ezer aitortuko, Ebanjelioarekin ados ez datorren finantziabide hori salatu nahian.